jueves, 17 de noviembre de 2016

QR KODEA

Zer da?

QR kodea (Quick Response) bi dimentsioko puntu-matrize batean informazioa gordetzeko sistema bat da. Barra-kodeen antzekoa, baina askoz ere informazio gehiago gordetzen du ezker-eskuin eta goitik behera. 

QR kodeek hiru karratu dituzte izkinetan, irakurleari kodearen posizioa antzematea ahalbidetzeko. Teknologia horren arrakastaren arrazoia bere estandar irekia eta sakelako telefonoei lotutako erabilera dira; sakelako telefonoek irakurgailu gisa funtziona dezakete. Askotariko informazioa bil dezakete: testu sinpletik hasita, bisita-txartel elektroniko eta web-orrietarako loturetaraino

Nola erabiltzen dira?


QR kodeak interneten eskuragarri dagoen sortzaile baten bitartez sortzen dira: http://www.qredu.net/es/qrc/show_gen

Bildu behar duen informazioa sartu (URLa, SMA, telefonoa edo testua), tamaina aukeratu eta klik egin behar da “generar” dioen eremuan. Sortutako QR kodea irudi-artxibo gisa gorde daiteke, ondoren QR KODEA 01 CÓDIGO QR 01 erabiltzeko, betiere kontuan izanik artxiboari aldaketarik egiten bazaio, aldaketa horiek proportzionaltasuna errespetatu behar dutela.

QR kode bat irakurtzeko kamera duen sakelako telefono bat eta kodea irakurtzeko programa bat behar dira. Zure sakelako telefonoak QR kodeak irakurri ote ditzakeen jakiteko, QREdu web-orrian kontsulta dezakezu: http://www.qredu.net/

Web-orri horretan, halaber, irakurtzeko programa nola instalatu azaltzen dute. URL bat irakurtzeko, gainera, sakelako telefonoak interneterako konexioa eduki beharko du. Horregatik, oso interesgarria da sakelako telefonoak Wifia izatea eta ikastetxean edo irakurtzeko tokian Wifi irekia edo irakurleak ezagutzen duen sarbide-gakoa duen wifia izatea. Beste aukera bat datu-tarifa bidezko konexioa da. Kasu horretan, baina, kostua faktore mugatzailea izan daiteke inondik ere. 

Sakelako telefonoa konektatu, interneterako konexio aktiboa duela egiaztatu, argazki-kamera ireki eta QR kodeari argazkia egin behar zaio. Pultsuari irmo eutsi behar zaio; izan ere, argazkia lausoa bada ezin izango da QR kodea irakurri. Halaber, argazki-kamera kalitate txarrekoa bada eta distirak sortzen badira (kontuz QR kodeen plastifikazioarekin) irakurtzea zailagoa gertatuko da. Kodea ondo irakurri bada, marka berdeak agertuko dira; berriz sakatuta, ezarritako URLan sartzen da.

Ikasgelarako gomendioak?

Hezkuntza-eremuan, bi erabilera ditu:

• Sakelako telefonoaren bitartez, interneten zintzilikatutako handitze-edukia zerbitzatzea, “kliskagailuarena” egiten duen inguruneko elementuren batean oinarrituta; adibidez, lorategiko landareren batekin zerikusia duten informazioak, irudiak, bideoak, etab.

• Paper formatuko hezkuntza-fitxak ikus-entzunezko dokumentu bihurtzea, ikasgelan sakelako telefonoa erabiliz.

Eskola-ingurunean QR kodeak erabiltzeak sakelako telefonoari eta, oro har, hari gabeko konexioa duten gailu eramangarriei, hezkuntza-tresna gisa, ematen zaien erabilera berraztertzea eskatzen du. Horrez gain, eskola-ingurunean wifi eremuak konfiguratzeari buruzko eztabaida bideratzen du. Bestalde, gogorarazi behar da sakelako telefonoek wap-orriak irakurtzen dituztela. Web-orriak baino formatu estuagoa dute eta elementu grafikoak eta ikonoak beste modu batean tratatzen dituzte. Gaur egun, QR kodeen erabilera fase esperimentalean dago eta, funtsean, eduki estatikoak eskuratzeko sakelako telefonoa erabiltzean datza. Etorkizunean, wap dinamikoetan sartzeko aukerak teknologia honen ahalmen didaktikoa nabarmen gehituko du.


No hay comentarios:

Publicar un comentario